KORONELAREN EMAZTEA
W. Somerset Maugham
Hau guztia gerra hasi baino bizpahiru urte lehenago gertatu zen.
Peregrine senar-emazteak gosaltzen ari ziren. Nahiz eta beste inor ez egon eta mahia luzea izan, bakoitza mutur batean zegoen eserita. George Peregrineren arbasoak, garaian garaiko modako margolariek pintatuak, begira zituzten paretetatik goitik behera. Etxezainak goizeko posta ekarri zuen. Koronelak zenbait gutun zituen, negozioetakoak, eta The Times egunkaria; Evie emazteak, berriz, pakete txiki bat. Senarrak gutunei begiratu eta, gero, The Times zabaldu eta irakurtzen hasi zen. Gosaria bukatutakoan, mahaitik altxatu ziren. Koronela ohartu zen emazteak paketea ireki gabe zuela.
W. Somerset Maugham etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
W. Somerset Maugham etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala
2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
5. Martin-jakintsu
Martin-jakintsu
W. Somerset Maugham
Max Kelada ezagutu aurretik ere prest
nengoen hura atsegin ez izateko. Gerra bukatu berria zen eta pasaiari ugari
zeuden itsasontzietan ozeanoak zeharkatzeko. Zaila zen oso haietan sartzea eta
agentziek zer eskaintzen zizuten, horixerekin moldatu behar zenuen. Ez zegoen
kabina bat zuretzat espero izaterik eta esker ona erakutsi beharrekoa nintzen
bi oheko bat eman zidatelako. Baina gelakidearen izena aditu nuenean bihotza
uzkurtu zitzaidan. Idi-begi itxiak eta gaueko egurats geldo-geldoa ekartzen
zizkidan gogora. Aski txarra zen kabina bat hamalau egunean edozeinekin
partekatu behar izatea (San Frantziskotik Yokohamara nindoan), baina atsekabea
ez zen horrenbestekoa izanen nire bidelagunaren izena Smith edo Brown izan balitz.
Kabinan sartu nintzenean Kelada
jaunaren bagajea dagoeneko barrenean zegoen. Horren itxura ez zitzaidan
gustatu: txartel sobera maletetan eta arroparen kutxa handiegia. Bainuko gauzak
aterata zituenez, ikusi nuen Monsieur Coty apartaren bezeroa zela, konketan
haren perfumea, ile-xaboia eta brillantina baitzeuden. Kelada jaunaren ebanozko
eskuilak, bere monograma urretan egina zekartenak, hobe zeudekeen zertxobait
igurtziago. Kelada jauna ez zitzaidan batere gustagarria iruditu. Ni erretzeko
gelara abiatu nintzen. Karta multzo bat eskatu nuen eta bakar-jokoari ekin
nion. Apenas hasia, gizon bat hurbildu zitzaidan eta galdetu zidan ea zuzena
zen pentsatzea ni halakoa nintzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)