KORONELAREN EMAZTEA
W. Somerset Maugham
Hau guztia gerra hasi baino bizpahiru urte lehenago gertatu zen.
Peregrine senar-emazteak gosaltzen ari ziren. Nahiz eta beste inor ez egon eta mahia luzea izan, bakoitza mutur batean zegoen eserita. George Peregrineren arbasoak, garaian garaiko modako margolariek pintatuak, begira zituzten paretetatik goitik behera. Etxezainak goizeko posta ekarri zuen. Koronelak zenbait gutun zituen, negozioetakoak, eta The Times egunkaria; Evie emazteak, berriz, pakete txiki bat. Senarrak gutunei begiratu eta, gero, The Times zabaldu eta irakurtzen hasi zen. Gosaria bukatutakoan, mahaitik altxatu ziren. Koronela ohartu zen emazteak paketea ireki gabe zuela.
1940ko hamarkada etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1940ko hamarkada etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala
2018(e)ko irailaren 3(a), astelehena
16. Dastamena
Dastamena
Roald Dahl
Sei ginen afaltzeko gau hartan Mike Schofield-ek Londresen
daukan etxean: Mike, haren emaztea eta alaba, nire emaztea eta ni, eta Richard
Pratt izeneko gizona.
Richard Pratt gourmet ospetsua zen; Epikuroak
zeritzon elkarte txiki baten buru, hilero esku-orri bat banatzen zuen elikagai
eta ardoen inguruan elkarteko kideen artean. Afariak antolatzen zituen luxuzko
platerak eta ezohiko ardoak dastatzeko. Ez zuen erretzen, dastamena kaltetuko
zuen beldurrez, eta ardo bati buruz ari zela, izaki biziduna bezala tratatzeko
ohitura bitxi eta gogaikarri samarra zuen. “Ardo zuhurra”, esaten zuen,
“herabeti eta iheskor samarra, baina zuhurra.” Edo, “Aldarte oneko ardoa,
onbera eta alaia; zertxobait lizuna, agian, baina aldarte onekoa, halere.”
Bitan egona nintzen Mikeren etxean Richard Prattekin
afaltzen, eta bi-bietan Mikek eta emazteak ahaleginak eta bi egin zituzten
gourmet ospetsuari otordu berezia emateko. Horko horretan, argi eta garbi, ez zuten
salbuespena eginen. Jangelan sartu bezain laster ikusi nuen mahaia oturuntza
baterako prestatuta zegoela. Zutargi garaiak, arrosa horiak, zilar distiratsua
nonahi, hiru ardo kopak afaltiar bakoitzarentzat, eta, batez ere, sukaldetik
zetorren haragi errearen usain gozoa, ahoan listua jariotzen hastea eragin
zidana.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)